XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hau gertatzen denean, interes berezia jartzen du jendeak, gazteek mundua ikusteko era berezia dute eta.

Zuk egin dezakezuna

- Idatzi eskutitz bat zure hiri/herriko egunkari batera bidaltzeko.

Kondatu mundua salbatzeko egiten ari zarena eta zergatik.

- Eskutitzari hasiera emateko Zuzendari Jauna jarri.

Bukatzeko, ez ahaztu zure izena, helbidea eta telefono zenbakia jartzea.

- Eskatu heldu bati egunkariaren helbidea lortzen laguntzeko.

Normalean, egunkariaren lehenengo orrialdean agertzen da.

- Egunkariak zure eskutitza argitaratzen ez badu, ez desanimatu.

Jarraitu idazten, aukera gehiago izango dituzu.

- Argitaratua izatekotan, jende askok irakurriko du.

Eta Lurra salbatzeari buruzko gauza garrantzitsuak ikasiko dituzte.

Eskolan: zure klaseak egunkari batera idaztea iradoki.

- Lurraren salbatzeaz izan dezakezue elkarrizketa bat.

- Gero, taldearen eskutitza egin dezakezue eta sinatu: X Eskolako X taldea.

- Horretaz gain, klasekide bakoitzak berea egin dezake eta gero guztiak batera bidali.